XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuslegoa izan behar da bere buruaren maisu, obraren interpretari, bertan bere mailako erlazioak, giza erlazioak eta ez beste, gizaki denez gero, ezagutzeko gai da eta.

Ez dakit nik Brecht-en asmo programatiko guzti hauekin bat egiten zuen Arestik.

Honen egitarauaren barnean, hori kontraesango luketen asmoak ere azaltzen dira; nahikoa da itzuli asmo zuen antzerki-obren zerrendari begiratzea.

Dena dela, hortik ere zerbait badago; donostiar teatroa zeritzana nola maiseatzen duen ikusita garbi dago.

Alde honetatik ere begiratu behar zaio galderari, ze zer ote den teatroaren gaurkotasun hori, behar bada, beste erradikalago batek erantzuten dio: teatroa zer ote den hain zuzen ere.

Galdera galderaren gainera, baina apika hortik letorkioke irteera.

Eman dezagun, amaitzeko, Jose Ortega y Gasset-ek esaten duena, ea baliagarria den, besterik ez bada, kontzeptualki.

Alta, onar dezagun behin-behinean Antzerkia Antzokian burutzen den ebentoa dela (Antzokian burutzen den festa esanez gero hobetogo esango genuke, literaturatik baino hurbilago bailegoke, eszenifikazioa da funtsean eta, Zirkoa edo Zezenketa bezalako ospakizunetatik).

Lehenago ikusi ditugunak proto-forma teatralak edota antzerki-aurrekoak liratekeelarik, euskal forma berezi horiek: pastoralak, xaribaria eta abar, tradizio parateatral originala gorpuzten dute eta peto-peto egokitzen dira goian azaldu ditugun ezaugarri orokorretara, egoki-egokiak dira beren ingurune sozial eta fisikora egiteko ere.

Ingurune berriak, orain, beren formak eskatzen dituzte, egokiera berriak.

Pastoralarenak miresten zuen Aresti, eta honen ildotik proposatuko zuen 1972an berrikuntza.

Hala ere, guztiarekin, premiazkoa dirudi antzerkiarentzat bere lekua-ren aurkientzak ere.

Horrela uler daiteke, osoago, Arestik aldarrikatzen zuen teatro nagusi baten ahalmena.

Toribio Alzaga eta lagunen ahaleginak zaharkitutzat irizten ditu. Dena dela, gogoan hartzekoa da hori (...).